Jardunaldiak «Museoak berpentsatzen arte erresidentzietatik»
– Zer ekarri diezaioke sortzaile garaikide baten begiradak museoaren edukiari? Eta funtzionamenduari?
– Ba al dago lekurik museoetan arte garaikide prozesuentzat? Ba al dago espaziorik zikintzeko, eraikitzeko, probatzeko? Eta huts egiteko?
– Nola sortu museoaren eta inguruaren arteko harreman sendo bat? Zein paper izan dezake sortzaileak honetan? Eta hezkuntzak edo mediazio artistikoak?
– Zein traba aurkitu ohi ditugu museoen kudeaketan berrikuntzak planteatzean?
– Ba al dago museoak berpentsatzeko beharrik?
JARDUNALDIAK. MUSEOAK BERPENTSATZEN ARTE ERRESIDENTZIETATIK
Museoen, sortzaileen eta testuinguruaren arteko harremanen inguruan lan jardunaldi bat proposatzen dugu. Labore programako esperientziak izango ditugu abiapuntu honetarako, Donostia 2016ek, Donostia Kulturak eta Donostiako Museo Sareak bultzaturiko artista erresidentzia programa, non sortzaileek euren site specific proiektuak burutu dituzten Donostiako sei museoetan.
NOIZ:
Apirilaren 15ean. 10:00- 14:00 / 16:00-18:00
NON:
Donostian. Goizean, Aquariumgo Auditorioan / Arratsaldean, San Telmo Museoko Hezkuntza Aretoan.
NORI ZUZENDUA:
Lurraldeko museoetako zuzendari eta teknikariak, artista eta sortzaileak, eta mediazio zein hezkuntza artistikoan interesa duten eragileak
EGITARAUA:
10:00-14:00 DONOSTIAKO AQUARIUMEAN
LABORE ESPERIENTZIETATIK
Aurkezpena eta ongi etorria:María José Telleria (Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendari Nagusia).
Gaia:Arte prozesuak eta museoak. Elefante bat teilatuan? Aditu gonbidatua: Arantxa Mendiharat Solasaldirako kasua: Caementum. Jaime de los Ríos eta Ainara LeGardon, Museum Cemento Rezolan.
* * *
Gaia: Prozesua dela medio. Mediazioa erresidentzia artistikoetan Gonbidatu aditua: Amaia Arriaga Solasaldirako kasuak:
– Absentia. Triangelu gorria, lerro urdina. Zuhar Iruretagoiena San Telmo Museoan
–Waves. Edu Comelles Aquariumen.
* * *
Gaia: Nor bizi da hor? Museoa bere testuinguruan. Aditu gobidatua: David Santaéularia Solasaldirako kasua: Kaia. Iñigo Salaberria Untzi Museoan.
EGITARAUA:
16:00-18:00 SAN TELMO MUSEOAN
DINAMIKA PRAKTIKOA
Dinamika baten bidez museoek jorratu nahi dituzten alderdi errealak izango ditugu lanerako gai, hala nola: bildumak, lan ildoak, ingurunea, bisitariak… Lan taldeak osatuko dira, eta elkarlanean eta adituen laguntzaz auzi hauei heltzeko moduak planteatzea izango dute helburu.
IZEN-EMATEA:
Helbide honetan formularioa osatuz: bit.ly/1MybJBj
Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies.ACEPTAR