EKKI: EGILE ESKUBIDEAK GURE ERARA
2017an Euskal Kulturgileen Kidegoak berriro antolatuko ditu mintegi batzuk, helburu hirukoitzarekin: jabetza intelektualaren arloan argia botatzea; erakundea ezagutzera ematea; eta euskal sortzaileen kezkak ezagutu eta zalantzak argitzea.
Mintegiak bi bloketan antolatuta egongo dira. Lehenengo erdian, Ainara LeGardonek, esperientziadun musikari eta jabetza intelektualaren arloko adituak, nazio mailako egile eskubideen kudeaketa arloaren gaineko analisia egingo du. Bigarrenean, EKKIko arduradun batek erakundearen lana eta helburuak azalduko ditu, eta publikoaren galderei erantzun.
EKKIren mintegiak Euskal Herriko kulturaren eragin-gune garrantzitsuenetan antolatzeko dinamikarekin jarraitu nahi dugu, baina toki berrietara mezua helaraztea ahaztu gabe. Hauexek dira konfirmatutako datak:
• Otsailaren 4ean Iruñan, 10.30etatik 14.00etara, Katakrak espazioan (Kale nagusia, 54). Gonbidatu berezia: Xabier Erkizia
• Otsailaren 11an Bilbon, 10.30etatik 14.00etara, San Inazio auzoko Euskararen Etxean (Agoitz plaza, 1)
• Otsailaren 18an Gasteizen, 11.00etatik 14.00etara, Zuloa liburudendan (Hedegile kalea, 21)
Aurretik izena emateko, ekki@ekki.eus helbidera idatzi. Mintegi bakoitzean espazioak mugatuak izango dira.