rock / musika experimentala / soinu-bandak
“Musika garrantzitsuena dela aspaldi ulertu zuen eta geroztik guztiontzako onuren mehatze nekaezina da Ainara LeGardon. Musikan nahiz kulturan gauzen egoera unibertsala nola hobetu pentsatzera ausartzen garen egunean, LeGardon beti izango da egin beharrekoaren eredu. Bere bilakaeraren testigu izatea naturaren ikuskizun bati so egitea da, eta izango da”. (Adriano Galante. Rock de Lux)
Gitarrajolea, kantaria eta konposatzailea naiz. Rockaren, inprobisazioaren eta musika experimentalaren alorretan egiten dut lan, bakarka nahiz hainbat kolektibotako kide gisa. Gaur egun, zenbait dantza eta antzerki konpainiarekin ere egiten dut lan pieza eszenikoetarako soinu bandak sortuz.
1991an bakarka eman nuen lehen kontzertuaren ondotik, Europako naiz Iparramerikako hainbat eskenatokitan erakutsi dut nere musika. Nere disketxea sortu nuen 2003an eta haren bidez argitaratu ditut gaur arte bakarkako 7 diskak: “In the mirror” (2003), “Each day a lie” (2005), “Forgive me if I don’t come home to sleep tonight” (2009), “We once wished” (2011), “Every Minute” (2014) —azken bi hauek Aloud Music Ltd. disketxearekin elkarlanean— “Ainara LeGardon” (2017) eta “Res-cue. The archive in the mouth” (2020).
Lan diskografiko hauez gain, hainbat soinu-pieza eta performancean oinarritutako hainbat lan egin ditut, besteak beste “Ecosistemas sonoros piensan, aprenden” (2018) —Musika aurreratuei eskainitako Mugako jaialdiaren ekimenez egindako egonaldi artistiko baten emaitza—, “Caementum” (2016) Museum Cemento Rezolan (Donostia) Jaime de los Ríos media-artistarekin elkarlanean osatutako instalazioa, edo 2016ko Europear kultur hiriburutzaren ekimenez Poloniako Wroclaw hirian antolatutako egonaldi artistiko batean jaio zen “El deseo como cemento” (2015).
2017an Xabier Erkiziak ekoiztutako nere diskak, landu ohi ditudan alderdi musikal ezberdinak batzeko aukera eskaini zidan, rock gordinenetik
inprobisaziora eta handik soinuzko experimentazioraino. Disko hartako hitzek, lehen aldiz gazteleraz, bilaketa hori eta iruditerien kontziliazioa islatu zuten.
2020an, «Connexio, espacios para la reflexión» saria irabazi nuen, Lugoko San Pedro de Meraren elizan egindako «Konexioa, modulazioa» soinu-interbentzioarekin.
Urte berean “Res-cue. The archive in the mouth” argitaratu dut: bi kasetez, deskarga digitalaz eta liburu batez osatutako edizio mugatuko kutxa. “Arkeofonia” bezalako kontzeptuen inguruan lan egiten duen lan honen bidez, nere artxibo pertsonalarekin elkarrizketa bat ezarri nahi izan dut, musikari, denborari eta memoriari buruz hausnartuz, saiakerak indartzen dituzten ahultasunak berrentzunez, haiei gorazarre egin nahiean.
Gijongo Jovellanos Antzokiko kontzertu hau (2021eko maiatza) gogoeta eta berrinterpretazio lan horren bilakaera naturalaren erakusgarri da; nire sorkuntza, itzultze eta suntsitze prozesuen irudikapen eszenikoa, hari gidari berak zeharkatutako abesti eta soinu-poema berrien bidez: erresistentziaren aldeko kantu bat ahultasunetik.
2022an “Ignora” argitaratu nuen, Ignacio Cordobarekin batera sinatutako argitalpen hibridoa. 250 aleko edizio mugatuko liburu fisiko bat du, diskoa, dokumentala eta aparteko materialak deskargatzeko aukera ematen duena. Artista laguntzaileen artean daude Hannot Mintegia, Michael Pisaro-Liu eta Andrés Rosa.