
SONGS
Gitarrarekin /
abestiekin

SOUNDS
Inprobisazioa / Musika esperimentala / Soinu-artea

WORKSHOPS
Autogestio-ikastaroak / Jabetza intelektuala / Sormena
Ainara LeGardonen (Bilbo, 1976) ibilbidea, destilatze-prozesu pertsonal eta artistikoaren emaitza logikoa da. Hamarkada bi bete ditu rock independentearen eszena -harrera bikaineko sei diskotan bildutako fazeta- eta soinu-esperimentazioaren alorra lantzen.Bere kantuak talde erritmiko batekin hornituz, bakarkako inprobisazioetan zein Archipiel, La Criatura edota maDam kolektiboa bezalako proposamenen bidez, soinuzko topaketa berriak sortzen saiatzen da, eta gehigarri guztiak ezabatzen dizkio musikari, bere adierazpen-gaitasunri bide emateko. Formaren soiltasunari esker, intentsitatea fintasunez graduatzeko eta isiltasuna modelatzeko aukera du, intentzioz betetzeko. Zergatik mugatu abesti izatera, soinu guztiak haragizta daitezkeenean?
Denbora errealeko bidaia da Ainarak dakarkiguna. Bera da bidea; paisaiaren jatorria, oreka ezegonkorra: argia eta itzala, indarra eta ahultasuna, beldurra eta egia. Senak bat egiten du organikoarekin, eskura dauden mundu eta emozio guztiei deitzeko: intimoak, imaginarioak, partikularrak eta unibertsalak.
Horrekin guztiarekin batera, Kultur Kudeaketan eta Jabego Intelektualaren eremuan egiten duen hezkuntza-lanari esker eta independentziarekin duen konpromisoari esker, etengabeko eboluzioan dagoen erreferentziazko artista da Ainara LeGardon.