Ignora (Ainara LeGardon & Ignacio Córdoba)

15,00

“Ignora” (Ainara LeGardon & Ignacio Córdoba)
Argitalpen hibridoa. 250  aleko edizio mugatuko liburu fisiko bat du, diskoa, dokumentala eta aparteko materialak deskargatzeko aukera ematen duena.
Ainara LeGardon: ahotsa, gitarra, zinta-oihartzunak, osziladoreak eta bestelako soinuak.
Ignacio Córdoba: osziladore industriala eta efektu prozesadoreak.
Soinuzko pieza hauek Ainara LeGardonek eta Ignacio Córdobak sortu zituzten Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan eta Kaxilda liburudendan 2019ko urtarrilan.

Ignacio Cordobak egin zituen nahasketak 2019 eta 2021 artean Copenhagen.
Hiri bereko The Village Studioan David Elberlingek osatu zituen masterizazio lanak 2021ean.
Ikusentzunezko piezak Hannot Mintegiak sortu zituen.
Testuak Ainara LeGardonek idatzi zituen. Zigiluak Ignacio Córdobarenak dira.
“The singer on the hill” Michael Pisaro-Liuk idatzi zuen.
Arte zuzendaritza eta diseinua Andrés Rosak egin zuen.
2019an Tabakalerak eskainitako “Elkarlanean garatutako proiektu artistikoen egonaldi” bati esker sortu dugu “Ignora”.
Argitalpen honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntz politikaren departamentuaren laguntza jaso du.

Category:

INFORMAZIO GEHIAGO ETA KRITIKEN LABURPENA

Videoclip Noski:

Teaser Ignora:

Trailer Ignora documental: