https://www.tabakalera.eu/eu/itziar-okariz-erakusketara-bisita-esperimentala
Erakusketa bakoitzean hainbat pertsonari gonbita egiten zaie bere interes eta interpretazioetatik abiatuz bisitaldiak proposa ditzaten eta horrela, bestela agertuko ez liratekeen zentzu eta irakurketa berriak sor daitezen.
Hezitzaileek, zientzialariek, biologoek, historialariek, antropologoek, ikasleek… ezusteko topaketak eta ibilaldi alternatiboak sorraraziko dituzte erakusketa-aretoetan.
Maiatzak 5 – Ainara LeGardon
Ahotsa, hitza, errepikapena eta arnasaren inguruko hausnarketa eta esperimentazioa Ainara LeGardon eta Itziar Okariz-en lanek partekatzen dituzten ezaugarriak dira. Ainara LeGardon-ek bisita esperimental honetarako soinu performance bat proposatzen du. Bertan, bere ikuspuntu pertsonaletik abiatuta, testu poetiko batzuen izaera musikala aztertuko du, hauen ulergarritasunarekin eta esanahiarekin jokatuz.